domingo, 14 de diciembre de 2014

ASMAKIZUNAK

Gogor-gogorra da,
ematen du harria.
Gozo-gozoa da,
ematen du eztia.
Zein ote da, zein ote da
Gabonetako jakia?
                       (TURROIA)

Gizon ona eta tripabero,
ekartzen dizkigu opariak urtero.
Nor den asmatu al duzu? Bera da...
                               (OLENTZERO)

Nahiz eta izan pobrea,
askotan aberatsa baino hobea.
Nor den gure emakumea
erraza da asmatzea.
                               (MARI DOMINGI)
Oso aspaldikoak dira,
baina berriak deitzen diegu.
Egunak dira eta horietako batek
urtea hiltzen du.
                               (EGUBERRIAK)