Hau da aste honetan ikasten ari garen kanta.
martes, 26 de febrero de 2013
lunes, 18 de febrero de 2013
OLERKIA
Aste honetan olerki hau ikasten ari gara.
EURIA
Etxean sartu
nahi zuen euriak;
euri larriak.
Ate joka
ari zen kanpoan,
kanpo ilunean.
Leihojoka
aritu zen gauean,
gau osoan.
Juan Kruz Igerabide
domingo, 17 de febrero de 2013
jueves, 14 de febrero de 2013
OLERKIA
Hau da aste honetan ikasi dugun olerkia.
OHEAN OINAK HOTZ
Ohean oinak hotz,
lorik ezin hartu.
Ohean oinak hotz,
izarak elurtu.
Ohean oinak hotz,
ez dakit non sartu.
Juan Kruz Igerabide
ATSOTITZAK
Hauek dira ikasi ditugun azkeneko atsotitzak.
- Urtarrila hotza, neguaren bihotza.
- Urtarrila elur, burdinezko elur.
- Urtarrila euritsu, urte dirutsu.
- Goiz gorri, arrats euri.
- Arrats gorri, goiz haize.
- Zer ikusi, hura ikasi.
- Zozoak beleari ipurbeltz.
- Otsaila beti motza eta firili farala.
- Otsaileko euria, urteko ongarria.
- Ogi gogorrari, hagin zorrotza.
- Ez duenak ezin galdu.
- Urtarrila hotza, neguaren bihotza.

- Urtarrila euritsu, urte dirutsu.
- Goiz gorri, arrats euri.
- Arrats gorri, goiz haize.
- Zer ikusi, hura ikasi.
- Zozoak beleari ipurbeltz.
- Otsaila beti motza eta firili farala.
- Otsaileko euria, urteko ongarria.
- Ogi gogorrari, hagin zorrotza.
- Ez duenak ezin galdu.
miércoles, 13 de febrero de 2013
ASMAKIZUNAK
Ea asmatzen dituzuen Juan Kruz Igerabidek idatzi dituen asmakizun hauek. Zuen seme-alabek asmatu dituzte.
A ver si adivináis estas adivinanzas de Juan Kruz Igerabide.
Vuestros hijos ya las han adivinado.
A ver si adivináis estas adivinanzas de Juan Kruz Igerabide.
Vuestros hijos ya las han adivinado.
1.- Lau titiriti
bi tatarata
bat zarta-zirti
lau takataka.
2.- Irri-mirri nik
eta berak ere bai;
maina-maina nik
eta berak ere bai,
argazkia ez da baina
berdin agertzen naiz.
3.- Burua aurrena
isatsa dirudi dena
burdinbidean barrena
txistuka dator...
4.- Garrasika dei egin
eta bertara joatean
belarrira hitz egin.
Banoa, banoa,
jo eta jo ari da...
5.- Hankak bai
oinik ez
luze edo motz
soinik ez;
galtzerdiak erdi
berak osorik.
XAXARKO
Hemen duzue zuen seme-alabek ikasi duten kateatuta bat.
Aquí tenéis un encadenado que han aprendido vuestros hijos.
Aquí tenéis un encadenado que han aprendido vuestros hijos.
XAXARKO
- Kukurruku!
- Zer diozu?
- Buruan min!
- Zeinek egin?
- Xaxarkok!
- Xaxarko non da?
- Sasipean.
- Sasipean zertan?
- Txotxak biltzen.
- Txotxak zertarako?
- Sua egiteko.
- Sua zertarako?
- Ura berotzeko.
- Ura zertarako?
- Ogia egiteko.
- Ogia zertarako?
- Guk denok jateko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)