NEGUA
Eguzki amandrea,
zer dakarzu berri?
Negua dugu eta
elurra ugari.
KAZKABARRA
Zaldi hanka txuria
zeruan dardar
lurrean trotean
zabal kazkabar.
NEGUA
Kanta kanta
txantxangorri
kanta kanta
gorri gorri:
negua da etorri.
ELURRA
Mara-mara
elurra
izarren izaran
beroa lurra.
IZOTZA
Herensuge
Herensuge
izotza urtuta
erreka suge.
Hau ahokorapilo bat da.
Aulkipean kapa
kapa aulkipean
aulkipean kapa
kapa aulkipean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario